Arimen gau beltza ospatu dute 30 bat haurrek
Gaztelekuak eta guraso talde batek bultzatuta, 30 bat ume mozorrotu dira, ohitura berreskuratzeko egindako ahaleginean.
Arimen gau beltza ospatu dute asteburuan Ormaiztegin, gaztelekuaren eta guraso talde baten ekimenez. Batetik, beldurrezko film proiekzioa eta gaztelekuaren apainketa izan dute, eta bestetik, gau beltza mozorroz, kalabazaz eta goxokiz betea, udaletxepean. 30 haur baino gehiagok parte hartu dute Euskal Herriko ohitura zaharra berreskuratzeko ekintzetan.