Bareak elkarteko puzzleak Munichera eraman zaitzake
EKONOMIA // Bareakek Municherako bidaia bat zozkatuko du bere bezeroen artean. Puzzle bat atera dute; erosketa bakoitzeko pieza bat emango zaio bezeroari. Denak pilatzen dituztenak sartuko dira zozketan. Jolasa jada martxan dago, eta emaitzak bidaltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.













