CAF taldeak bere posizioa "sendotu" du autobus elektrikoen merkatuan
Solaris filialak denera 45 milioiko hiru kontratu itxi ditu. 68 autobus elektriko ekoitzi beharko ditu

CAF taldeak hiru akordio ezagutarazi zituen atzo. 45 milioiko bolumena dute, denera. Trukean, ia 70 autobus ekoitzi beharko ditu: hamalau Danimarkako Aalborg hirirako, 30 Italiako Genova hirirako eta 24 Kataluinako Bartzelonarako. Solaris filialak egingo ditu autobusak.
Elektrikoak izango dira guztiak. Hala, CAF taldeak bere posizioa “sendotu” duela esan du. Italian zirkulazioan dauden autobus elektrikoen erdia baino gehiago dira CAF Taldeak hornitutako ibilgailuak dira.