EH Bilduk erronkak eta plangintza eztabaidatuko ditu
Beasaingo EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, 18:30ean, Igartzako Jauregian
Beasaingo EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, 18:30ean, Igartzako Jauregian. Beasainek dituen erronkak eta hauek nola landu eztabaidatuko dute, besteak beste. Ainhoa Beola EH Bilduko politika instituzionaleko arduraduna bileran izango da. 2022rako Gipuzkoako plan politikoa azalduko du.