Iñaki Azurmendi txapelketa nagusiko finalera ez da sailkatu
KIROLA // Iñaki Azurmendik 8. amaitu zuen Sherpa.Ai Aizkolari txapelketa nagusiko finaleko atarikoan, larunbatean, Zestoan. Sei onenek egiten zuten aurrera. Minutu pasatxogatik ez zen sei onenen artean sartu: 21:10 behar izan zuen probako sei enborrak mozteko. Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jon Irazu sailkatu ziren finalera. Emakumezkoetan Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi pasa ziren finalera.













