Xapolarunbatak eta Kabia zerbitzuaren izen-ematea irekita
IDIAZABAL // Xapolarunbatak HH4 eta LH5 arteko haurrentzako aisialdi eskaintzan izena emateko azken eguna etzi izango da. Hileko 2. eta 4. larunbatetan izango dituzte jarduerak, bi orduko saioetan. Prezioa 44 eurokoa da. Kabia 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako gunean izena emateko epea ere etzi amaituko da. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara izango da, eta ostiral, larunbat eta jaiegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Eskabideak online edo liburutegian egin daitezke.













