Abenduko aldi baterako egonaldiak Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eskatu behar dira
Eskaerak azaroaren 12a baino lehen egin behar dira. Egonaldi luzeak bakarrik eskaintzen dira
Beasaingo Udaleko Ongizate Sailak mendekotasuna eta desgaitasuna duten pertsonentzako aldi bateko egonaldiak eskainiko ditu. Hiru multzo banatu dituzte, egonaldi luzekoak hirurak: azaroaren 30etik abenduaren 13ra, abenduaren 14tik 27ra eta abenduaren 28tik urtarrilaren 7ra.
Eskaerak azaroaren 12a baino lehenago egin behar dira, Ongizate sailean. Hitzordua eskatu behar da aurretik. 943 02 80 75 telefonora deitu behar da, horretarako.