Ataungo jentilak, 'Biba zuek' saioan
Jentilen Etorreraren 40. urtemuga eta larunbateko ikuskizuna hizpide izan dituzte ETBko saioan. Pertsonaia nagusiak aurkeztu eta antzezlan laburra ere egin dute, aurrerapen moduan.

Urte berezia dute aurten Ataungo Jentilen Etorrerako antolatzaileek. 40. urtemuga beteko du mitologia oinarri duen herri antzerkiak. Larunbatean egingo dute Mitoaldia itxiko duen ikuskizuna, eta hori iragartzeko, ETBko Biba Zuek saioan izan dira antzezlanaren egile eta protagonista nagusietako batzuk.
Maddalen Arzallus eta Xabi Sukia aurkezleekin batera, Jon Aizpurua eta Monika Arratibel izan dira Jentilen Etorreraren nondik norakoak azaltzen. Eta haiekin batera, Basajaun, Torto, Marimunduko, Akerbeltz eta Samartin Txiki pertsonaiak ere platoan izan dira. Larunbateko ikuskizunaren aurrerapen modura, antzezpen labur bat ere egin dute.