Hiru Telleriak bat egingo dute Nafarroa23 estudioan
Pintura, musika eta argazkilaritza izango dira protagonistak
Pinturak, musikak eta argazkilaritzak topo egingo dute Nafarroa23 estudioan, etzi, 18:00etan. Jokin Telleria margolaria, Jose Mari Telleria Lezeta txistularia eta Jose Mari Telleria San Sebastian argazkilaria izango dira protagonistak. Antolatzaileek estudioko edukierak mantendu egin dituzte eta aldez aurretik izena eman beharra dago.