Lazkaoko gazte festak berriz ospatuko dituzte, asteburuan
Lazkaoko Gazte Asanbladak festa giroko egitaraua antolatu du astebururako, 'Belaunaldiz belaunaldi herria pizten' lemapean. Txosna jarriko dute, eta kontzertuak ere izango dira.

Aro berriko IV. Gazte Festak asteburu honetan ospatuko dituzte Lazkaon, gazte asanbladak antolatuta. Goiburutzat Belaunaldiz belaunaldi herria pizten hartuta, gazteak herrigintzara batzen jarraitzeko eta nabaritu duten lasaitasunari buelta emateko helburua hartu dute.
Txosna bat muntatuko dute gaur, asteburuko festarako. Egitaraua bihar eta larunbatean garatuko dute. Hasteko, bihar 18:30etik aurrera talogileak jardungo dira, 20:00etan presoen aldeko elkarretaratzea dute, eta 22:30ean Bull DJa musika jartzen hasiko da.
Larunbata da egun nagusia. Triki-poteoarekin 13:00etan hasiko dira, eta 14:30ean taldeko argazkia aterako dute, plazako pilotalekuan. Ondoren, herri bazkaria egingo dute bertan.
Hiru talderen kontzertuak
Larunbat arratsa Suthai batukada taldeak alaituko du, 18:00etatik aurrera. Aurten sortu dute Lazkaon, eta bigarren kale emanaldia eskainiko dute.
Gauean, 22:00etan, musika kontzertuak hasiko dira. Nare, Tirokatuak eta Against You taldeek joko dute.