Murumendiko atarian asfaltatze-lanak, eginda
Murumendi eskola publikoko atarian asfaltatze-lanak egin zituzten atzo. Zorua zahartuta eta zulatuta zegoen eta erortzeko arriskua zegoen. Putzuak ere sortzen ziren. Asfalto berriak zorua berdinduta utzi du. Beasaingo Udalaren ardura da eskolako eraikinaren mantenua. Udan erabilera anitzeko gela ere egokitu zuten.













