Oriamendiko obrak urtarrilean hasiko dituzte
Oriamendi kalea eta Erauskin plaza berritzeko lanak urte berriarekin batera hasiko dituzte. Obrak Mariazkurrena enpresari esleitu zizkioten urriko gobernu batzordean, 572.609,02 eurogatik, BEZik gabe. Egikaritze epea bost hilabetekoa izango da. Erauskinen aparkalekua eta Oriamendik galtzadaren diseinua berrantolatuko dituzte.













