Txindokiko 16 urtez azpikoak txapeldun
Euskadiko Taldekako Txapelketan garaipena lortu dute Txindoki Atletismo Taldeko gaztetxoek. Laudioko krosean ere, emaitza bikainak lortu dituzte.

Txindoki Atletismo taldeko lau taldek parte hartu zuten asteburuan Euskadiko taldekako txapelketan. Atleta goierritarren parte hartzea bikaina izan zen, eta 16 urtez azpiko mutilak lehen postuan geratu ziren, eta urrezko domina ekarri zuten etxera. Bestalde, aipatzekoa baita ere, Laudioko krosean, 16 urtez azpikoetan, Txindoki taldeko hiru atletek osatu zutela podiuma.