CAFeko Euleneko garbitzaileak ere, lan-gatazkan
Eulen-CAFeko garbitzaileek «esplotatuta» sentitzen direla salatu zuten pasa den ostegunean enpresako atarian egindako elkarretaratzean, ESK sindikatuak antolatuta. Geroz eta lan-karga handiagoa dutela diote, jubilazioak ez direlako ordezkatzen. Azken urteetan lantaldea hiru pertsonetan txikitu dela azpimarratu zuten.
Lan taldea handitzeko eskatu diete CAFi eta Euleni. CAFek Eulenengan du zerbitzua azpikontratatuta. «ESKtik argi utzi nahi dugu azpikontratazioa ez zaiola CAFi baliagarri izango esplotazioaren hazkunde honetan duen ardura ezkutatzeko», abisatu dute.
CAFek pleguak berrituko ditu. Langileak kezkatuta daude lan-zama handia betikotuko ez ote den. «2012tik izandako bake soziala bukatutzat ematen badute garbikuntzako langileok aurrean izango gaituzte».













