Haurren Gabonetako aisialdian izen-emate epea 15etik aurrera
LAZKAO // Gabon oporretarako haurren aisialdi zerbitzua jarriko duela iragarri du udalak. Abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 3an eta 4an izango da (10:00-13:00), Arerian. HHko 3. mailatik LHko 6.era artekoentzat da. 70 plaza daude, eta ikasleko kuota 18,90 eurokoa da. Izena azaroaren 15etik aurrera eman daiteke, udal webean edo udaletxean.













