Martinek Europako txapelketako finala partida bakarrera du
ERRUGBIA // Xabier Martin 20 urtez azpiko Europako errugbi txapelketa jokatzen ari da, Espainiako selekzioarekin. Hamabosteko errugbia da. Finalerdiak jokatuko dituzte gaur, 18:00etan, Herbehereak taldearen aurka. Partida zuzenean ikusteko aukera egongo da, antolakuntzaren webgunetik. Martinek finalaurdenak osorik jokatu zituen. 47 eta 18 menderatu zuten Alemania. Martin Ordizia Rugbyko harrobian ibili ostean Ingalaterrara joan zen eta iazko denboraldian Alcobendas (Espainia) taldearekin jokatzen hasi zen.













