20 lagunek hartu dute parte Aiert Izagirreren tailerrean
Teknika berritzaileekin bi pintxo prestatu ditu Ostatukoak, eta parte hartzaileek dastatzeko aukera izan dute.
ZerainLabek antolatutako udazken kulturalaren barruan, Zeraingo Ostatuko Aiert Izagirrek sukaldaritza tekniken eraldaketaren inguruko tailerra eman du Liztormendi elkartean. 20 lagunek hartu dute parte jardueran. Garai bateko sukaldatze teknikak eta gaur egungo teknikak landu dituzte, eta teknika berritzaileekin bi pintxo egin ditu Izagirrek. Bata, berokuntza sistema bidezkoa, eta bestea, hotz sistema bidezkoa. Ondoren, bertaratutakoek pintxo horiek dastatzeko aukera izan dute.