33 autobus elektriko egingo ditu Bulgariarako Irizar e-mobilityk
Stara Zagora hirirako izango da eskaera, herrialde horretan enpresak duen posizioa sendotuko duena.
Irizar e-mobilityk Bulgarian duen posizioa sendotuko du. Stara Zagora hirirako 33 autobus elektriko egingo ditu enpresak. Irizar ie bus modeloko autobusak dira eta hiriko udal operadorearen flotan txertatuko dituzte. Diseinu “berritzailea” izango dutela azaldu du konpainiak ohar batean, operadoreak irizar ie tram-en zenbait ezaugarri estetiko gehitzea erabaki baitu. Ibilgailuek 26 eserleku, aulki gurpildunentzako gune bat, MUPentzako 4 eserleku eta 77 bidaiari garraiatzeko gaitasuna dute.
Azken eskaera hori Bulgariarako egindako bigarren garrantzitsuena da. Burgas hiriari egindakoari gehitzen zaio, Irizar e-mobility Bulgariako merkatuan posizionatuz.