A-25eko egitaraua igandean hasiko da, antzerki lan batekin
ZALDIBIA // Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari begira, Zaldibian ekitaldi batzuk antolatu dituzte udalak eta Talde Feministak. Lehenbizikoa igandean izango da, 18:00etan, Herri Antzokian. Erradikalak ginen ikuskizuna egingo dute Ane Labakak eta Beatriz Elgezabalek. Volar dokumentala (19an) eta bilkura (25ean) dira besteak.













