Arau subsidiarioak zehaztu beharra dago Oriako lanek aurrera egin dezaten
Arau subsidiarioek CAF eraistea galarazten dute. Udalak enpresa atalka banatzea proposatu du, Oria ibaiarekin bateragarriak ez diren eraikinak eraitsi ahal izateko. Proposamena jendaurrean dago azaroaren 21era arte
Beasagino Udalak Arau Subsidiarioak aldatu aldatu nahi ditu Porteria inguruan Oria ibaiaren ibilgua zabaltzeko lanak egin ahal izateko. Proposamena jendaurrean dago. Azaroaren 21era arte egongo da, nahi duenak iruzkinak egin ditzan.
Aldaketa “puntuala” dela zehaztu dute. Arau Subsidiarioetako Katalogoak CAF, zehaztasun handiagorik gabe, monumentu bezala jasotzen du. Honek, Babes Erregimena ezartzen dio. Hau da, bertako eraikinen eraispena eragozten du. Horregatik, udalak katalogoa gehiago zehaztu nahi du. CAF atal txikiagotan banatu dute eta bakoitzari kategoria jakin bat emango liokete:
EHAEko Momumentua / Monumentu multzoa: |
Udal mailan babestutako ondasun higiezinak: |
Indar–zentrala | Tximinia 1 |
Altzairutegia eta gurpilak | Tximinia 2 |
Klinika | Hospederia |
Bagoi biltegia | Fonda |
Bulegoak | |
Tailer Mekanikoa | |
Muntaketa–tailerra | |
Lokomotorren muntaia | |
Paraleloa | |
T Tailerra | |
L eta Q eraikinak |
Kristo Santuaren kapera, Etxebizitza eta bulegoetarako sarrera, CAF Etxebizitza eta CAF Eskola zerrendatik kanpo utzi dituzte. Zehazki, babesa kendu nahi dieten eremuak dira, Oria ibaiaren ibilgua zabaltzeko lanekin bateragarriak ez direlako. Ibilgua zabaltzea da asmoa, urak gainezka egiteko arriskuak txikitzeko.
Gainerako katalogoa ere eguneratzeko baliatu dute.