Bateginek nominak ulertzeko ikastaroa eskainiko du
GIZARTEA // Bategin Goierriko langileen autodefentsa sareak nominak ulertzeko doako ikastaroa eskainiko du bihar, 11:00etan, Beasaingo udaletxean. Sareak langileak formatu nahi ditu, «jazo daitezkeen engainuak saihesteko eta aurre egiteko», diote. Ikastaro gehiago ere egiteko asmoa iragarri dute. Bategin 2019an eratu zen, langileek pairatzen dituzten abusuei langileek kolektibotasunetik erantzuteko.













