Biktimak gogoan izan zituzten udal ordezkariek
Beasaingo Udaleko ordezkariek biktimei lore eskaintza egin zieten herenegun, memoriaren egunean. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako kideak izan ziren, baita hainbat herritar ere. Leire Artola alkateak, EH Bilduko eta PSE-EEko bozeramileekin batera, herritar guztien izenean lore-sorta bat utzi zuen J.M. Barandiaran plazako Gernikako arbolaren kimuaren aurrean. Minutu bateko isilunea egin zuten biktimen oroigarriaren inguruan.













