Goierri Irrati Telebistak ikus-entzunezko onenaren Tokikom saria irabazi du
COVID-19aren hedapenari aurre egiteko ezarritako itxialdiaren urteurrenean egin zuten 'Ateak itxi, ireki leihoak' saioa. Goierriko arlo desberdinetako herritarren testigantzak jasotzen ditu saioak.
T0kikom-ek, Tokikom Sariak ematen ditu urtero, toki komunikabideetan egiten den lan aparta aldarrikatu eta ezagutarazteko asmoz. Aurtengo sarituen artean dago Goierri Irrati Telebista. Ikus-entzunezko onenaren saria lortu du, Ateak itxi, leihoak ireki saioagatik. COVID-19aren hedapenari aurre egiteko ezarritako itxialdiaren urteurrenean, Goierriko arlo desberdinetako herritarren testigantzak jasotzen ditu saioak.
Sari banaketa Arrasateko (Gipuzkoa) Garaia parke teknologikoan ari dira egiten. Euskarazko komunikazioaren arloko ehun lagun inguru batu dira ekitaldira, eta kazetaritza jardunaldi bat ere egingo dute nazioarteko zenbait profesionalekin. Seigarren urtea da Euskal Herriko tokiko hedabideen lan onenak saritzen dituztela.