Goierritar ukitua du Huntzaren azken lanak
Inhar eta Aitzol Eskisabel ataundarrei Ekaitz Goikoetxea batu zaie, beste behin. Beasaindarrak egin du 17:21 abestiko letra
Goierritarrek Hutzaren azken lanean presentzia handia dute. Inhar eta Aitzol Eskisabel ataundarrei Ekaitz Goikoetxea batu zaie. Beasaindarrak egin du 17:21 abestiko letra. Itxaronaldi baten istorioa kontatzen du, inoiz gertatuko ez den topaketa batena
Letra |
||
|
|
|
Taldeak sekula baino izaera internazionalagoarekin egin du lan hau. Julieta Venegas artista Kaliforniarrak (Ameriketako Estatu Batuak) parte hartu du. 30 bat milioi diska saldu ditu, eta 100 bat sari jaso. Tartean, Grammy bat.
17:21 Ezin Ezer Espero diskako singela izango da. Atzo aurkeztu zuten, aurrerapen gisa. Diska, osorik, datorren astean argitaratuko dute.
Olatu bat
Goikoetxeak Huntzarekin lan egiten duen bigarren aldia da. Xilema diskako Olatu bat abestiaren hitzak ere berak egin zituen. Gainera, abestia Euskadiko Orkestrarekin ere birmoldatu zuten.