'Hansel eta Gretel' haurrentzako antzerkia
URRETXU // Igandean, 17:00etan, Hansel eta Gretel lana antzeztuko dute Urretxuko Labeaga aretoan; 6 urtetik gorako haurrentzat eta beraien familientzat. Antzezlan hau Grimm anaien ipuin ezagunaren bertsio dibertigarri bat da. Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai, Labeaga aretoan bertan, agortu arte: larunbatean 11:30etik 14:30era eta igandean 16:00etatik 17:00etara.













