'Hitzaren balantza' lehen abestia atera du Hizpide taldeak
Galerna izenarekin sortu zuten taldea eta Hizpide izena jarri diote orain hirukoteari. Duela astebete argitaratu dute lan berria.
Hizpide talde segurarrak ‘Hitzaren balantza’ abestia argitaratu berri du. Taldearen lehendabiziko lana da eta duela astebete atera zuten. Galerna izenarekin sortu zuten taldea Iker Franciscok (gitarra eta ahotsa), Sahatsa Izagirrek (baxua) eta Manex Rivelak (bateria) 2020ko uztail inguruan, baina izena aldatu diote eta Hizpide jarri diote hirukoteari oraingoan. Maiatzean eman zuten lehenengo kontzertua, Seguran bertan, Kutxabira amaiera ekitaldian.