Loinatz Musika Eskola kalera irtengo da Santa Zezilia egunaren harira
Musikarien eguna ostegunean ospatuko dute, Santa Zezilia azaroaren 22an den arren
Loinatz Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna kalean igaroko dute. Bandak eta txistulariek kontzertua eskainiko dute plazapean, 18:00etan. Gainerako instrumentuak Igartzako Jauregian entzun ahalko dira, 19:30etan. Kubako, Eskoziako edo Euskal Herriko abesti tradizionalak joko dituzte. Xabier Leteren Frantses euskaldun bat edo Huntzaren Olatu bat, esaterako. Vivaldiren doinuak ere landuko dituzte.
Ostegunean izango dira bi saioak, Santa Zezilia eguna azaroaren 22an, astelehenean, izan arren.