Loinazko eta Telleriko belardietan erabakiko da Gipuzkoako txapela
Beasaingo ziklo-kros proba jokatuko dute bihar. 400 txirrindulari inguru espero dituzte, lau lasterketatan banatuta. Gipuzkoako Txapelkeyta izango da jokoan.
Beasaingo ziklo-kros probak sari bikoitza izango du, Gipuzkoako txapela ere jokoan izango delako. Bihar izango da, Loinatz eta Telleri baserri inguruetan. 09:30ean zaharrenen txanda izango da; 10:20an, kadeteena; 11:20an gazteak eta emakumezko nagusiak arituko dira; eta gizonezkoen proba nagusiak borobilduko du eguna, 12:20an.
400 txirrindulari inguruko pelotoia espero dute Loinatz Txirrindulari Elkartekoek. Guztiak ez dira gipuzkoarrak izango. Euskal egutegiaren barruan dagoen proba denez beste herrialdeetatik ere etorriko dira.
Loinatzekoek Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioari Beasaingo proba Gipuzkoako txapelketa izatea eskatu zioten, modalitateari bultzada emateko. 2014an berreskuratu zuten lasterketa, hainbat urtetan egin gabe egon ondoren. Seigarren edizioa izango da.
Trafikoan, gorabeherak
Errekarte kalea itxita egongo da 14:00ak arte, txirrindularien eta ikusleen segurtasuna bermatzako. San Martin basilikara joateko bidegurutzetik Errekarteko 48. zenbakiraino eta Antzizar pareko aparkalekuan ezingo da aparkatu gauko 14:00etatik aurrera.