Oamendi Kirol Klubaren ginkana, bihar, frontoian
Lau modalitate izango ditu: futbolina, mahai tenisa, futbolin pala eta Igela jokoa. Binakako taldeak izango dira.
Iaz egin bezala, Oamendi Kirol Klubak ginkana antolatu du aurten ere. Bihar izango da, Zeraingo frontoian, 17:00etan. Lau modalitate izango ditu: futbolina, mahai tenisa, futbolin pala eta Igela jokoa. Taldeak binaka izango dira eta udaletxean eman behar dute izena parte hartu nahi dutenek. Bihar, frontoian bertan ere izango da aukera izena emateko. Ginakanaren ondoren, txokolatada egongo da parte hartzaileentzat. Iazkoan, 51 lagunek hartu zuten parte, eta txokolatea eta gaztaina erreak izan zituzten gero jateko.