TicketBai aurkezteko hurrengo saioa, astelehenean
EZKIO // TicketBai aurkezteko hurrengo saioak datorren astean izango dira, Anduaga industrialdeko bulegoetan. Orduerdiko aurkezpenak izango dira. Astelehenean, 15:00etan eta 17:00etan izango dira, asteazkenean 09:30ean, 11:00etan, 15:00etan eta 17:00etan, eta ostiralean, 09:30ean eta 11:00etan. Aurkezpenera joateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.