Zaindariaren egunarekin hasi dira festak
Araman atzo hasi zituzten San Martin jaietako ospakizunak, meza, joko eta mahaiaren bueltako ekitaldiekin. Asteburu betea dute aurretik.
San Martin eguna izan zen atzo, aramarrentzat, herriko zaindariaren eguna. Aurten bai, herriko festak ospatzen ari dira asteazkenetik, eta atzokoa, egun berezia izan zen. Goizean, meza nagusia izan zen lehenik eta ondoren, hamaiketako goxo-goxoa jateko aukera izan zuten, plazara gerturatu zirenek. Jarraian toka txapelketa eta arratsaldean, mus txapelketa izan zituzten.
Gaur jarraituko dute festek; gaztetxoentzako jolasak izango dituzte, 18:00etatik aurrera, eta La jodedera taldearen kontzertua izango da gero, 23:00etan hasita.