Eneko Agirrezabal segurarrak irabazi du Behobia-Donostia
1:01:43 denbora egin du. Azkenekoz, duela 27 urte irabazi zuen gipuzkoar batek.
Goierritar korrikalari askoren plana izan da gaur Behobia eta Donostia arteko korrikaldia egitea. Iristen lehena, goierritar bat izan da: Eneko Agirrezabal segurarra. Txindoki Atletismo taldeko korrikalariak 1:01:43 denbora egin du. Azkeneko metroetan utzi ditu atzean aurkariak.
Ezustekoa eman du Agirrezabalek eta Txindoki Atletismo taldeak sare sozialetan jarri duenez, “ez dago hitzik… Dardarka jarri gaittuk. Hau da gure lehendakari jauna. Zorionak!”.
Azkenekoz, duela 27 urte irabazi zuen gipuzkoar batek.