Gorako bidean jarraitzen dute datuek, 185 kasu berrirekin
Osasun Sailaren arabera, astebetean 185 positibo atzeman dituzte Goierrin, pasa den astean baino 51 gehiago. Urretxu eta Zumarraga eremu gorrian daude, eta beste hainbat herri 400eko tasaren gainetik.
Koronabirusaren datuek azken asteetan izandako igoerak ez du etenik. Osasun Sailak gaur berritu ditu astebeteko datuak, eta txosten horren arabera, 185 positibo gehiago izan dira Goierrin, joan den astean agertutakoak baino 51 gehiago.
Herriz herri begiratuta, Zumarragak izan du igoerarik handiena, 42 kasurekin. Haren atzetik daude Beasain (27), Ataun (24), Urretxu (17), Legazpi (13), Zegama (13), Ordizia (11), Ormaiztegi (7), Lazkao (6), Legorreta (6), Ezkio-Itsaso (5), Segura (5), Zaldibia (5), Idiazabal (2) eta Olaberria (2).
Intzidentzia tasei begiratuta, Urretxu (497,88) eta Zumarraga (834,95) eremu gorrian daude; horian, berriz, Beasain, Lazkao, Legazpi eta Ordizia. Ez dago eremu berdean aurkitzen den herririk.
Herri txikiagoen artean ere, hainbat dira eragin tasaren 400eko muga gainditzen dutenak: Zegama (2169,63), Olaberria (1962,92), Ataun (1717,23), Ezkio-Itsaso (946,37), Ormaiztegi (705,33), Zaldibia (422,20) eta Legorreta (402,68). ‘Zero’ tasarekin, berriz, zazpi herri daude une honetan, pasa den astean baino bi gehiago.
Eusko Jaurlaritzak murrizketa eta neurri berriak iragarri ditu eremu gorrian dauden herrietarako. Bihar Gotzone Sagardui osasun sailburuak egingo duen agerraldian jakinaraziko dute zein neurri hartuko dituzten.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 10.344 COVID-19 positibo kasu izan dira.
11/08 |
11/09 |
11/10 |
11/11 |
11/12 |
11/13 |
11/14 |
DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 21 | 0 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 30 | 0 |
Ataun | 1 | 4 | 9 | 1 | 8 | 1 | 2 | 313 (+24) | 1717,23 |
Beasain | 4 | 4 | 3 | 4 | 5 | 2 | 5 | 2.093 (+27) | 235,36 |
Ezkio eta Itsaso | 2 | 0 | 1 | 0 | 2 | 0 | 0 | 69 (+5) | 946,37 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 63 | 0 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Idiazabal | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 239 (+2) | 126,05 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 80 | 0 |
Lazkao | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 3 | 787 (+6) | 213,07 |
Legazpi | 3 | 0 | 1 | 3 | 4 | 1 | 1 | 1.112 (+13) | 285,41 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 2 | 1 | 2 | 1 | 195 (+6) | 402,68 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 45 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 144 (+2) | 1962,92 |
Ordizia | 4 | 2 | 1 | 1 | 0 | 0 | 3 | 1.757 (+11) | 178,75 |
Ormaiztegi | 4 | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 0 | 147 (+7) | 705,33 |
Segura | 1 | 1 | 2 | 0 | 1 | 0 | 0 | 275 (+5) | 391,39 |
Urretxu | 1 | 2 | 6 | 0 | 4 | 2 | 2 | 857 (+17) | 497,88 |
Zaldibia | 4 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 391 (+5) | 422,20 |
Zegama | 2 | 5 | 0 | 3 | 1 | 0 | 2 | 273 (+13) | 2169,63 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 24 | 0 |
Zumarraga | 7 | 6 | 5 | 9 | 9 | 3 | 3 | 1.416 (+42) | 834,95 |
GOIERRI | 35 | 25 | 31 | 26 | 36 | 12 | 20 | 10.344 (+185) |