Talo eta gaztaina eguna egin dute Argi Berrin
Udazkenero egiten dute, aspaldiko ohiturari eutsiz; 30 urte baino gehiago izango dira talo eta gaztaina jana egiten hasi zirela Argi Berrin.
Udazkenero, talo eta gaztaina jana egiteko ohitura dute Ordiziako Argi Berri elkartean, 30 urte baino gehiago izango dira ohitura horri eusten diotela. COVID-19agatik, iaz ez zuten egin, baina aurten berriro heldu diote. Larunbat arratsaldean egin zuten. Jende dexente elkartu zen, kalean zegoen eguraldi kaxkarrak ere animatu zituen bat baino gehiago gaztainen goxotasunera. Elkarteko bazkideak, haien senideak, eta auzotarrak bildu ziren. Guztira, 35 kilo gaztaina erre zituzten, eta 8 kilo arto-irinekin, 150 talo inguru egin zituzten, txorizoarekin, hirugiarrarekin, gaztarekin eta txokolatearekin lagunduta.