200 familiren bila
Aittu Euskara Elkarteak 'Haurren aurreak helduak heldu' egitasmoan 200 familiak parte hartzeko erronka jarri dio bere buruari
Haurren aurrean helduak heldu egitasmoa datorren astelehenean hasiko da. Aittu Euskara Elkarteak 200 familia atxikitu nahi ditu ordurako. Txantiloi hau bete behar da horretarako eta Whatsapp bidez 688 76 86 09 telefonora, bidali.
Izena ematen dutenek Nekin aittu euskeraz dioen txapa jasoko dute, ariketan parte hartzen ari direla ikustarazteko. Txaparik gabe ere parte hartu daitekeen arren, antolatzaileek izena emateko eskatu dute, konpromiso handiagoa hartzen delako eta ikusgarritasun handiagoa lortzeko.
Ariketa orokorra
Haurrekin harremana duten helduak euskaraz jardutea da ariketaren helburua, gaztetxoenek euskara aritzeko ohitura har dezaten. Euskalzaleen topaguneak antolatu du ekimena. Azaroaren 22an hasiko da eta abenduaren 5era arte. Euskararen eguna ekimen bete-betean izango da.