'Emakumea kirolera' egitasmoa egingo dute bihar Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko kiroldegian bihar jarriko dute berriro martxan Emakumea kirolera egitasmoa. Lagun taldean elkartu, eta korrika elkarrekin egitea da helburua, emakumeak kirola egitera animatzen dituzten bitartean. Denentzat irekia da. San Silbestre eta Lilatoia prestatzeko entrenamendu gisa ere hartuko dituzte. Maria Mujika aholkulari dela, asteazkenero 18:00etan elkartuko dira kiroldegian, ordubetez kirola eta korrika egiteko.













