G2Hko eta MMMko dortsal guztiak ordu erdian amaitu dira
Goierriko Bi Haundiak eta Marimurumendi lasterketetarako dortsal guztiak egunean bertanbanatu ziren. Ordubete baino gutxiagoan amaitu ziren. Arnas luzeko probak izan arren, izen ematea esprint bat da.
G2Hn 515 dortsal banatu ziren eta MMMn, 265. Itxaron zerrenda ireki dute, bateren batek uko egiten badio berau ordezkatzeko. Ehunmiletan dortsalak badaude oraindik. Ez asko, ordea. Eskuragai jarri ziren 515etatik 470ek badute jabea, jada.
Zortzi hilabete
Hiru lasterketak abiatzeko zortzi hilabete falta dira oraindik. Uztaileko bigarren asteburuan izango dira, ohiko legez. Halere, azken urteetako joera bilakatu da dortsalak lehen egunean bertan amaitzea.