Kateako aparkalekuen orientazioa aldatu dute, seguruagoak izan daitezen
Bernedoeneako aparkalekuan Gureatik datozenek izango dute lehentasuna
Beasaingo Udalak Katea kaleko aparkalekuen orientazioa aldatu du. Orain atzeraka aparkatu behar da. Hala, irtetea errazagoa eta seguruagoa izango da.
Bernedoeneako aparkalekuan, Gurea gasolindegitik osasun-zentrora doan zirkulazio-erraian, ere egin dira aldaketak. Aurrerantzean gasolindegitik datozenek izango dute lehentasuna. Halere, herrigunetik datozenei pasatzen utzi beharko diete.
Aldaketek bide-segurtasuna hobetzea dutela helburu azaldu du udalak. Aldaketak “funtsezkoak” direla zehaztu dute.