Marrazkiekin saritu dituzte Ataunen
San Martin jaietan, igandean banatu zituen Jentilbaratza elkarteak VII. Marrazki Lehiaketako sariak, plazako karpan. Ataungo haurrek parte hartu zuten, lehengo astean. LH 1-2 mailan, Ekai Munduate, Aroa Urdangarin eta Irati Dorronsoro izan dira lehen hiru sarituak; LH 3-4an, Oihan Munduate, Lier Imaz eta Manex Bikuña; eta LH 5-6an, Haizea Artola, Itoitz Odriozola eta Beñat Bikuña. Bestetik, ipuin lehiaketa martxan du Jentilbaratzak, Ataungo eta Goierriko ikasleentzat. Abenduan sarituko dituzte.













