Musika eta umorea, gizonezkoen osasun-gaien inguruan
Moherrik Alex Rabanal eta Kike Biguri komikoak, Sin mala intencion eta Aitor Furundarena musikariak eta Iñaki Apalategi bertsolaria elkartuko ditu
Moherrik musika eta umorea uztartuko ditu ostiralean, Movember galan. Alex Rabanal eta Kike Biguri bakarrizketariak arituko dira alde batetik; Sin mala intencion seikotea eta Aitor Furundarena ere igoko dira oholtzara. Iñaki Apalategi, berriz, bertsotan arituko da.
Saioa plazapean izango da, 19:30etatik aurrera.