Hezkuntza sistemaz solasaldia egingo du EH Bilduk Zaldibian
ZALDIBIA // Hezkuntza sistema publiko burujaberantz izenburudun kafe-solasaldia antolatu du Zaldibiako EH Bilduk. Bihar 17:00etan egingo dute, herriko plazan. Alderdiak arlo horretarako landu eta iraileko konferentzia politikoan onartu duen proposamena azalduko dute. Ordubeteko aurkezpena izango da, eta herritarren iritziak eta zalantzak jasoko dituzte.













