Loinatz Musika Eskolako ikasleak kalera irtengo dira
KULTURA // Loinatz Musika Eskolako bandak eta txistulariek kontzertua eskainiko dute bihar, plazapean, 18:00etan. Gainerako instrumentuak Igartzako Jauregian entzun ahalko dira, 19:30ean. Emanaldiak Santa Zezilia egunaren bueltan antolatu dituzte, nahiz eta santuaren eguna astelehenean izango den.













