Santa Zezilia kontzertua, bihar, Zegamako eskolako gimnasioan
18:30ean izango da, TOBERA musika eskolako ikasleen eskutik. Ikasleentzako doako autobus zerbitzua egongo da Segura eta Zegama artean.

Segurako, Zegamako, Mutiloako eta Zeraingo TOBERA Musika Eskolak musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenezko kontzertua eskainiko du bihar ikasleen eskutik, 18:30ean, Zegamako eskolako gimnasioan. Egitarau oparoa prestatu du eskolak kontzerturako. Bihar bertan, doako autobus zerbitzua egongo da ikasleentzat Segura eta Zegama artean, Ainhoa Enatarriaga irakaslearekin. 17:50ean Segurako plazatik irtengo da, eta itzulera Zegamako Eroski paretik izango da, 20:40ean.
Hasi aurretik, ikusleek aretoaren kanpoaldean itxaron beharko dute 18:25 arte. Mugikorrak itzaltzea eskatu du Toberak kontzertua gustura entzun ahal izateko, eta sartu-irtenak eta eserleku-aldaketak piezen artean egin beharko dira. Hemen ikasleek kontzertuan joko dituzten piezak:
- SANTIMAMIÑA (Herri kalejira, Iker Zubeldia bertsolariak pandemiari buruz Toberarentzat egindako hitzekin)
- Trikitia: Nora Elizegi, Irantzu Zubeldia, Oinatz Otaegi, Ane Berasategi, Elene Iztueta, Enara Aizpeolea, Maren Iturrioz, Maddi Gezalaga eta Nora Arraiza.
- Panderoa eta ahotsak: Garazi Alustiza, June Izagirre, Nahia Izagirre, Libe Elizegi, Andoitz Zabaleta, Eneritz Aizpeolea eta Anuk Gaztañaga.
- Perkusioa: Harri Garcia, Ekain Ormazabal, Haitz Zubeldia eta Enaitz Mendizabal.
- Bateria: Alain Segurola.
- AGURRA eta BANAKOA (Herri dantzak)
- Eate dantza taldea: Garazi Albizu, Aizpea Garmendia, Udane Inza, Laia Izagirre, Aiala Lasa, Elene Morillo, Noa Otaegi, Jare Urbizu eta Elene Irastorza.
- Txistulariak: Maddi Telleria eta Oihan Telleria.
- KATAGORRIA (Imanol Urbieta)
- Txistu bakarlaria: Bidatz Telleria.
- BINBILI BONBOLO (Kortatu)
- Txistu bakarlaria: Libe Telleria.
- SARRI SARRI (Kortatu)
- Gitarrak: Nora Elizegi, Irantzu Zubeldia eta Paule Galdos.
- Bateria: Garazi Alustiza.
- TXORIA TXORI
- Gitarra: Ander Otaegi, Oihan Goia, Aizpea Garmendia eta Adei Martinez.
- Zeharkako txirula: Laia Izagirre, Nora Arzelus eta Aiala Lasa.
- TEARS IN HEAVEN (Eric Clapton)
- Gitarra hirukotea: Ane Iparragirre, Iraia Larrea eta Adei Izeta.
- CAN-CAN (Jacques Offenbach)
- Gorputz perkusioa: Nora Elizegi, Paule Galdos eta Irantzu Zubeldia.
- USO ZURIA (Herri doinua)
- Piano bakarlaria: Joane Ezkerra.
- RECREO 16 (Le Carpentier)
- Piano bakarlaria: Noa Otaegi
- PARA ELISA (Beethoven)
- Piano bakarlaria: Aintzira Zabaleta
- BALLADE (Burgmüller)
- Piano bakarlaria: Naiara Iraola
- EL LAGO DE COMO (C. Galos)
- Piano bakarlaria: Malen Otaegi
- HALLELUJAH (Leonard Cohen)
- Pianoa: Gari Ormazabal
- Txistua: Maren Insausti
- SOULETINO (Euskal dantza soinu tradizionala)
- Txirula eta ttun-ttuna: Jose Luis Herranz
- Baxu elektrikoa: Euken Galdos
- Txalaparta: Javier Jimenez
- GORA BEHERA eta BETI ALAI (Euskal fandango eta arin arina)
- Trikitia: Oinatz Otaegi eta Maddi Gezalaga
- Panderoa: Garazi Alustiza eta June Izagirre
- PINTTO PINTTO (Txirri, Mirri eta Txiribiton)
- Abestu eta perkusioa: Elene Irastorza, Garazi Albizu, Iker Otaegi, Inyat Tufail, Iraide Arakama, Maia-Gabriela Gherghel, Maialen Irastorza, Markel Arratibel, Natale Jimenez, Nerea San Sebastian, Razvan Filip, Xare Aizpeolea, Anne Zabala, Nahia Dorronsoro eta Paule Iztueta.
- Trikitia: Ekhi Arakama, Haritz Egimendia, Paula Egimendia, Malen Martinez, Intza Lekuona, Jare Urbizu, Nahia Dorronsoro, Xare Azurmendi, Naroa Ormazabal, Ane Telleria eta Paule Iztueta.
- Panderoa: Anuk Gaztañaga, Libe Elizegi, Eneritz Aizpeolea, Andoitz Zabaleta eta Nahia Izagirre.
- Bateria: Haritz Zubeldia.
- BURUZ BEHERA (Huntza)
- Trikitia: Nora Elizegi, Irantzu Zubeldia, Oinatz Otaegi, Ane Berasategi, Elene Iztueta, Enara Aizpeolea, Maren Iturrioz, Maddi Gezalaga eta Nora Arraiza.
- Panderoa eta ahotsa: Garazi Alustiza, June Izagirre, Nahia Izagirre, Libe Elizegi, Andoitz Zabaleta, Eneritz Aizpeolea eta Anuk Gaztañaga.
- Perkusioa: Harri Garcia, Ekain Ormazabal, Haitz Zubeldia, Enaitz Mendizabal eta Garazi Alustiza.
- Bateria: Harri Garcia.