Amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa onartu dute kongresuan
2022 urteko aurrekontuan 25 milioi euroko partida onartu dute amiantoaren biktimen konpentsazio funtserako. ASVIAMIE elkarteak adierazi du "urte askoko borrokarekin lortu dela".
Amiantoaren biktimei konpentsazio funtsa emateko, 25 milioi eurorekin hornitzeko konpromisoa hartu du Espainiako Kongresuak. Gaur bertan bozkatu dute kongresuan, eta amiantoaren biktimek irabazi dute, baiezko bozkak gehiago izan baitira.
ASVIAMIE elkarteak urteetako borroka luzea egin du amiantoaren biktimen eskubideen alde. Bidea oso gogorra izan da, baina ez dute etsi, eta une honetan “erabakia ospatzen” ari dira. Garbi dute, “amiantoaren biktimen elkarteak egindako lanaren eta mobilizazioaren emaitza dela gaur lortu dena, beti ere, hainbat enpresetako pertsonen, sindikatuen, alderdi politikoen, eta Eusko Legebiltzarretik abian jarritako lege-proposamenaren laguntzarekin”.
Orain espero dute, “epe laburrean, giza legez dagozkien kalte-ordainak jasotzen hasiko direla amiantoaren biktimak”.