Oriako lanek talka egiten dute Arau Subsidiarioekin
Beasagino Udalak Arau Subsidiarioak aldatu aldatu nahi ditu Porteria inguruan Oria ibaiaren ibilgua zabaltzeko lanak egin ahal izateko. Proposamena jendaurrean dago, igandera arte. Nahi duenak inpugnazioak egin ditzake.
Arau Subsidiarioetako Katalogoak CAF, zehaztasun handiagorik gabe, monumentu bezala jasotzen du. Honek, Babes Erregimena ezartzen dio. Hau da, bertako eraikinen eraispena eragozten du. Horregatik, udalak katalogoa gehiago zehaztu nahi du. Proposamenean CAF atal txikiagoetan banatu dute eta bakoitzari babes maila desberdina eman diote: EHAEko Momumentua / Monumentu multzoa edo Udal mailan babestutako ondasun higiezinak.
Kristo Santuaren kapera, Etxebizitza eta bulegoetarako sarrera, CAF Etxebizitza eta CAF Eskola babes gabe uztea proposatu dute. Hala, hauek eraitsi ahalko lituzkete eta ibaia zabaldu, uholde arriskua txikitzeko. Arrisku handiko eremua da orain.













