Elikagai bilketa gaur hasiko da
Elikagai bankuak behar gehiena dutenentzat janaria bilduko du osteguna bitartean. Bonoen bidez egingo dute
Gipuzkoako elikagai bankuak gaur ekingo dio urteroko janari bilketari. Halere, beste formatu batean egingo dute: bonoak jasoko dituzte, urte osoan zehar unean uneko beharren arabera trukatuko dituzte. Gainera, era honetara jakiak gutxiago ikutuko dira, denen hobe beharrez.
Goierriko herri nagusienetan egingo dute bono bilketa. Merkatal guneetan, ordaintzerakoan, lagundu nahi duenak dirua aurreratuko du eta gerora, elikagai bankuko boluntarioek, dirua jakiengatik trukatuko dute.
Diruaz gain herritarren inplikazioa ere eskatu dute. Boluntarioak behar dituzte. Lagundu nahi duenak 658 750 767 zenbakira deitu behar du edo WhatsApp bidez, idatzi. Asteburuan boluntarioak informazioa banatzen eta laguntzen ibiliko dira.