Igartzak Gipuzkoako arku txapelketa antolatuko du
Abenduaren 12an izango da, Antzizar Kiroldegian. Aretoko txapelketa izango da. Klubak 30 urte bete ditu aurten
Igartza arku tiro klubak Gipuzkoako areto txapelketa antolatuko du. Abenduaren 12an izango da, Antzizar kiroldegian. Arku kurbatua, arku konposatua, arku biluzia, arku instintiboa eta longbow modalitateetan lehaituko dira. Bakoitzean 30 geziko bi txanda jokatuko dituzte; onenek aurrera egingo dute, buruz-buruko kanporaketetara, bakarra gelditu arte; bera izango da garailea. Kurbatuan, biluzian, instintiboan eta longbow modalitateetan set-etara jokatuko dute eta konposatuan, pilatutako puntuazioan.
Izen ematea zabalik dago. Federazioaren txantiloi hau bete eta Kutxabankeko kontu korronte honetan –ES27 2095 5009 7610 6147 4374– 10 euroko kuota ordaindu behar da. Gehienez ere 56 tiratzaile apuntatu ahalko dira; lehen partaideak izena emanda daude, jada. Tramiteak abenduaren 9ko 18:00ak baino lehen eman beharko da.
30. urtea
Igartzarentzak 2021a urte berezia da, 30. urteurrena ospatzen dabiltzalako. Justu, Gipuzkoako txapelketaren 30. edizioa izango da.