Beasainek puntu bat lortu du etxetik kanpo, Goierri Gorrik galdu egin du
Beasainek 0 eta 0 berdindu zuen Lesakan (Nafarroa), Beti Gazteren aurka herenegun. Zortzigarren postuari eutsi diote, 22 punturekin. Halere, aurkari denek irabazi egin zutenez, igotzeko kanporaketak jokatzeko postuak urrundu egin zaizkie. Hiru puntutara dituzte. Baskoniaren aurka jokatuko dute asteburu honetan, etxean. Bizkaitarrak ere kanporaketetan sartzeko borrokan dabiltza.
Bigarrena ezin kateatu
Goierri Gorrik jipoia jaso zuen Azpeitian. Anaitasunak 6 eta 0 menderatu zituen. Gorrien aurkariek ere ez zuten punturik pilatu eta sailkapenean bere horretan mantendu dira. Hamabigarrenak dira, zazpi punturekin. Asteburuan etxean jokatuko dute, Gasteizko Aurreraren aurka. Arabarrak sailkapeneko azpen postuan daude.













