Loreak, Arostegiri eta Mijangosi
Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen hilketaren 20. urteurrena bete da

Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos ertzainen hilketaren 20. urteurrena bete da gaur. Euren omenez bi lore-eskaintza egin dituzte: Esan sindikatuak eta Euspel elkarteak goizean egin du omenaldia, komisaldegiaren atarian dagoen oroitarrian; Beasaingo Udaleko hiru alderdietako kideek, berriz, arratsaldean egin dute, Zaldizurretako bidegurutzean. Hainbat herritar ere bertaratu dira.