Miren Basarasen hitzaldia astelehenera atzeratu dute
19:00etan izango da, Igartzako jauregian. Pandemiaren egoeraren inguruan hitz egingo du

Miren Basarasen Lemniskata sarearen eskutik eman behar zuen hitzaldia astelehenera atzeratu behar izan dute, agenda arazoak direla-eta. 19:00etan izango da, Igartzako Jauregian.
UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasleak pandemiaren egungo egoera aztertuko du. Etorkizueko gakoak ere jorratuko ditu. Zentzu zabalagoan pandemia bat nola sortzen den eta azken ehun urteetan izandako beste pandemiak ere xehetuko ditu.